Vistas de página en total

2010-12-14

Tutoriala

Goear-etik kanta bat zelan jaitsi azalduko dizuegu tutorial honen bidez.



Egileak: Olatz Sarria eta Jon Larrauri

2010-12-09

EZINDUEN NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur, abenduak 3, Ezinduen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun honetan ezagutzera eman nahi dira ezinduek besteak bezalaxe bizitzeko dituzten eragozpenak, baita ezinduak gizartean, politikan, ekonomian eta kulturan txertatzeko burutzen diren ekintzak ere.

Horrela, Iñigo Lamarca arartekoaren iritziz: "guztion lana da, gizartearena oro har eta botere publikoena bereziki, zerbait gehiago lortzeko ahalegina egitea eta pentsamoldeak eta paradigmak aldatzearen alde egitea gure hiriak diseinatzean, gizarte-baliabideak antolatzean, aisialdiaz eta kirolaz pentsatzean, gure harreman pertsonalak irudikatzean eta gauzatzean".

"Irisgarritasun unibertsala" eta "guztientzako diseinua" printzipioak beteko badira, inguruak dibertsitateari, herritar guztien beharrei erantzun behar die, eta ez da egokitu behar ingurua talde jakin batzuen behar berezietara.


Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 3a