Gaur, abenduak 3, Ezinduen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun honetan ezagutzera eman nahi dira ezinduek besteak bezalaxe bizitzeko dituzten eragozpenak, baita ezinduak gizartean, politikan, ekonomian eta kulturan txertatzeko burutzen diren ekintzak ere.
Horrela, Iñigo Lamarca arartekoaren iritziz: "guztion lana da, gizartearena oro har eta botere publikoena bereziki, zerbait gehiago lortzeko ahalegina egitea eta pentsamoldeak eta paradigmak aldatzearen alde egitea gure hiriak diseinatzean, gizarte-baliabideak antolatzean, aisialdiaz eta kirolaz pentsatzean, gure harreman pertsonalak irudikatzean eta gauzatzean".
"Irisgarritasun unibertsala" eta "guztientzako diseinua" printzipioak beteko badira, inguruak dibertsitateari, herritar guztien beharrei erantzun behar die, eta ez da egokitu behar ingurua talde jakin batzuen behar berezietara.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 3a
Euskal Herrian 143.601 pertsonak, edozein eratako urritasuna daukala ikus daiteke egin diren azken ikestetan, hau da, biztanleriaren %4,77. Era bateko ezintasuna pairatzen dituzten pertsonak zailtasun nagusiena etxetik kanpo izaten dute, gehien bat, joan-etorriak. Kasu honetan, ezintasuna edo urritasuna sufritzen duten pertsonen artean, 6 eta 64 urte bitartekoak izaten dira, hau da, 64 urtetik gorakoek %65ak pairatzen du.
Vistas de página en total
Mostrando entradas con la etiqueta abenduak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta abenduak. Mostrar todas las entradas
Suscribirse a:
Entradas (Atom)